EUS | ES | EN | FR

FAQ

FAQ

Zein ezberdintasun dago palkoen eta VIP besaulkien artean?

San Mames VIP Areako eserlekuak besaulki eta palkoen artean banatzen dira erdiko eraztunean, 4 eserleku lerro daude modu honetara banatuta:

  • Lehen bi lerroak, joko zelaitik gertuen daudenak, VIP besaulkiak dira, bakarkako salmentakoak eta zona komunetako zerbitzuetarako eskubidea dutenak.
  • beste bi lerroetako eserlekuak, joko zelaitik urrutien daudenak, eta kanpokoak, horien atzean kokatuta dagoen palkoari dagokio. Zonalde komunetako zerbitzuetarako eskubidea izateaz gain eserleku horiek palko bat modu pribatuan erabiltzeko eskubidea ematen dute. San Mamesek 8, 10 edo 12 eserlekuko palkoak ditu, Tribuna Nagusian eta Ekialdeko Tribunan kokatuta.

Palko eta besaulkien eserleku guztiek zerbitzu berberak dituzte eta 6.000 m² hartzen dituen areto komunetan daude.

Kontratazio modalitate posibleak hauek dira:

  • Palkoak: 2 denboralditarako abonua
  • VIP besaulkiak: denboraldi bateko abonua
  • Match day: besaulki bateko sarrera partidu baterako.

Zein zerbitzu daude prezioaren barruan?

VIP sarrera batek jokoaren ikuspegi bikaina ematen dizu,partidua baino ordu eta erdi lehenago sartzeko aukera giroaz gozatzeko eta 10 Michelin izar biltzen dituzten Bizkaiko chef aukeraren gastronomiarik onenan gozatzeko aukera, partiduan zehar eta partidua bukatu ondorengo orduan.

Erdiko eraztun osoa zirkulazio librekoa da partiduaz gozatzen duzun bitartean espazio berezi batean nahi duzunarekin harremana izateko, arreta pertsonalizatua da eta erosotasun guztiekin, hala nola WIFIa edo partidua zuzenean ematen duen barruko kanalarekin, ezer gal ez dezazun.

Nola eta zer hartzen du gastronomia zerbitzuak?

10 Michelin izar partiduan zehar gastronomiarik onenaz goza dezazun. Andra Mari, Azurmendi, Eneko, Boroa, Etxanobe, Nerua Guggenheim Bilbao, Zarate eta Zortziko dira snack, sormen hotzak, beroal eta gozoak prestatzeaz arduratzen diren Bizkaiko jatetxeak.

Gastronomia zerbitzua koktel modukoa da eta partidua bain oordu eta erdi lehenago hasi eta ordu bat beranduago arte zerbitzatzen da. San Mames VIP Areak, gainera, hainbat barra ditu 4 orduz zerbitzua ematen dutenak.

Nola eros dezaket sarrera bat?

San Mames VIP Areako zure sarrera gure web orrian eros dezakezu.

Prozesuari buruzko edozein zalantza baduzu jar zaitez gurekin harremanetan +34 94 685 41 80 telefonoa zenbakian edo idatzi helbide honetara: smva@athletic-club.eus

Noiz eta nola jaso ditzaket sarrerak?

Sarreren erosketa www.sanmamesviparea.eus web orrian egiten duzunean, email bat jasoko duzu, sarrerak PDFan dituela. Beharrezkoa da hauek inprimatzea San Mamesera joan aurretik.

Sarrerak San Mames VIP Areako arreta zerbitzuaren bidez erosten badituzu, ordaintzen dituzunean sarrerak jaso ahal izango dituzu San Mameseko bulegoetan (1 lehiatilaren ondoan, 6 eta 7 ateetan) astelehenetik ostegunera 8:00etatik 18:30etara eta ostiraletan 8:00etatik 18:00etara.

Transferentziak egun bat baino gehiago behar duenez, baieztatu bulegoarekin sarrerak emitituta dauden.

Bulegotik pasatzerik ez baduzu, partiduaren egunean bertan, partidua baino bi ordu lehenago sarrerak jaso ahal izango dituzu adierazitako “VIP Area” lehiatilan , NAN aurkeztuta.

Kasu guztietan erosketa egiten duen pertsona da sarrerak hartzeko baimenduta dagoena. Erosleak beste pertsona bat baimendu ahal izango du sarrerak hartzeko aurretiaz helbide honetara idatzita: smva@athletic-club.eus

Zein ordutatik aurrera sar naiteke San Mames VIP Arean?

San Mames VIP Areara sar daiteke partidua baino ordu eta erdi lehenago eta zerbizuez gozatzen jarrai dezakezu partidua bukatu eta ordu bete arte.

Janzkeraren bat eskatzen al dute?

Ez dute inolako janzkera berezirik eskatzen baina ez da ohiko jendea kirol arroparekin, mahukarik gabeko kamisetekin edo zapata irekiekin ikustea.

Adingabeek sarrera izan behar al dute san mamesera sartzeko?

San Mames VIP Areara sartzen diren adingabe guztiek euren sarrera aurkeztu beharko dute nahiz eta eserlekurik ez hartu eta heldu batek lagunduta joan beharko dute.

Zein partidu har ditzaket?

Denboraldiaren hasieratik sarrerak erosi daitezke Ligako partidu guztietarako eta Kopako lehen kanporaketarako.

Gainerako partiduak data, ordua, aurkaria eta eskainiko diren zerbitzuak baieztatzen direnean jarriko dira salgai.

Alda al daiteke partiduen ordutegia?

On line salmentan partiduak igandez jarri ditugu. Partidu bakoitzaren egun eta ordu zehatza partidua baino 15 egun lehenago jakingo da.

Ba al da VIP sarrerarik taldeentzat?

www.sanmamesviparea.eus web orrian 5 sarrera arteko erosketa egin daiteke.

5 sarrera baino gehiago erosteko bidali zure eskaera smva@athletic-club.eus helbidera partidua eta sarrera kopurua adieraziz.

Beste kontsultarik egin nahi duzu?

Beste edozein zalantza baduzu deitu +34 94 685 41 80 telefonora edo idatzi smva@athletic-club.eus helbidera.